XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Ariketak
Gorago idatzi dugun bezala, ariketak edukiei estu-estu loturik doaz eta, oro har, bi eratakoak izan daitezke: globalak eta analitikoak.

Ariketa globalak
Ez dute egitura gramatikal berezirik lantzen.

Horien bidez, hizkuntzari dagokiona (mintzamena, entzumena, ulermena eta idazmena) erabat harturik eta globalki lantzen da.

Ariketa analitikoak
Hauen bidez, egitura bereziren bat lantzen da; kasu bakoitzean egitura berezi bat.

4. Metodoak
Metodogile batek metodo bat eskaintzen digunean, hizkuntza berria ikas/irakasteko programazio txiki bat eskaintzen digu, bere erara moldatu dituen osagai eta guzti.

Metodoaren barnean aurkituko ditugu metodogileak printzipio batzuren arabera egindako aukerak: hautatu dituen helburuak, egin duen edukien aukeraketa eta mailaketa, hartu eta asmatu dituen ariketak....

Metodo bat aztertzea, beraz, bertan dauden programazioaren osagaiak aztertzea izango da, neurri handi batean behintzat.

Horixe da, hain zuzen, hemen egitera goazena: bigarren hizkuntza irakasteko erabiltzen diren metodoak hartu, sailkatu eta aztertu.

Metodoen analisia
Sailkatu, lau sailetan sailka ditzakegu metodoak.

Izan ere, boskarrenaren tokia hartzen duena, lehen ikusi dugunez (1) Ikus lehenengo Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia lana, metodo bat ez, baina joera bat baita.

Aztertzeko orduan, zerok hartu ditugu kontutan: metodo bakoitzaren ezaugarri orokorrak, printzipioak, helburuak, edukien antolaketa eta ariketak.

Analisia koadro batean ematen dugu, errazagoak gerta daitezen nola parekatze-lana hala ikuspen globala.